AMALURRAK PAUSA BEHAR DU !
From 26 February 2023 11:00 until 26 February 2023 12:00
At VVF ASCAIN
Categories: Gertakariak
AMALURRAK PAUSA BEHAR DU !
Otsailaren 26an, igandea, goizeko 11etan, VVF-en, Saint Ignace Opor Zentroan, 53 Haranederreko bidea, Azkainen.
Txontxongilo antzerkia, Maddi Zubeldiak sortua, Bernadette Iratzoki Lurorekin batera emateko prestaturik.
Musika Xano Halsouetena
Euskaraz - Iraupena 40mn - 4 urtetik goiti
Sartzeak salgai egun berean : Helduak (15+) 10€ - 12/14 urte & Prezio apalak 5€ - 4/11 urte urririk
Sinopsia :
Maddi Zubeldiak eta Xano Halsouetek sortu eta Ikasek (Euskal pedagogia zerbitzua) argitaratu ipuin musikatua oinarritzat harturik, Maddi Zubeldiak haurrei zuzendutako txotxongilo antzerkia sortu du, Bernadette Iratzokirekin batera emateko prestaturik.
Bertan lau urtaroak eta Lurra pertsona bihurtu ditu, eta urtaro-pertsonaia bakoitzaren ezaugarri eta nortasunak garatuko ditu, familia eredu klasikotik at joanez. Musika Xano Halsouetena da.
Amalurra leher egina da bere bost seme-alabak kudeatu behar baititu (Prima eta Dera bixkiak, Uda neskatxa, Udazken debru zirtzila, eta Negu nerabea). Lo egin nahi du, baina seme-alabek ez dute aise bakean utziko!