Lehendakaria : FOURNIER Jauna
Herriko Etxea Tél. : 05 59 54 68 37
Elektroniko helbidea : Cette adresse e-mail est protégée contre les robots spammeurs. Vous devez activer le JavaScript pour la visualiser.

CCAS-en zeregina

CCAS-a zerbitzu publiko autonomo bat da. Auzapeza da eskubide osoz horren buru.

Bere administrazioko kontseilua, herriko kontseiluak hautaturikako tokiko hautetsiez eta auzapezak izendaturikako, ekintza sozialeko sailan kalifikatuak diren pertsonez berdinki osatua da.

Adinekoeri laguntza

CCAS-eko langileak xaharren zerbitzuko dira, administrazioko desmartxetan laguntzeko, egoera prekarioan direnen ondoan ahalegintzeko, etxean kokatuak daudenak sustengatzeko. CCAS-eko arduraduna, adineko pertsonen etxerat etorriko da hitzordua hartuta.

Egoera prekarioan direnen alde

Eskualdeko gizarte laguntzaileak erabakitzen du.  CCAS-aren  bulegoan, Osasuntegia zentro sozialean.  Hitzordu bat hartzeko, harremanetan sar zaitezte  : 05 59 51 65 65

Etxebizitza soziala

CCAS-ak, bizitegi sozial baten galdearen dozierak osatzen ahal ditu eta HLM etako organismo ezberdineri igorri ere. Dozier horiek zuen eskuko dira HLM etako bulegoetan eta ere CCAS-ean.

Etxeko lanetako laguntza zerbitzua

Herrian elkarte batzuek esku hartzen dute :

  • Donibane-Lohizuneko AMICIAL:05 59 26 20 91

Zerbitzu horien bidez, etxeko lanetan laguntzaileak eta jarraikitzaileak,  etxeetarat joaiten dira, garbiketak egiterat, erosketak ere, pertsonak garbitzen laguntzerat eta hauentzat bizigarri den sustengu psikologiko bat ekarriz.

Otorduen banaketa

Otruntzen banatzea, ADINA xahar etxeak kudeatzen du. Astelehenetik ostiralerat, goiz guziz,jatekoak etxeetarat eremanak dira. Xehetasun guziak : 05 59 51 69 00

Tele zaingoa

Tele segurtasun sistema bat da, adineko pertsonentzat edo elbarrituentzat. Horren bidez, gau eta egun eta asteko egun oroz, adikor dagon zentral batekin badute etengabeko lotura. Deirik baldin bada, inguruko pertsona bat segidan abisatua izanen da.

Presentzia berdea Baionan

Gripearen kontra txertatzea

60 urte eta gehiago duten pertsonentzat gripearen kontra txertatzea urririk da. Osasuntegia zentro sozialean iragaiten da, urriaren hondarrean eta azaroaren hastapenean.

Dokumentalak deskargatzeko

Certificat médical pour demande MDPH 52.32 KB 01/07/2015 14:41:31
Demande d'aide au logement 407.83 KB 01/07/2015 14:41:29
Demande de logement social 276.75 KB 01/07/2015 14:41:31
Demande de MDPH 202.8 KB 01/07/2015 14:41:34
Notice demande MDPH 140.28 KB 01/07/2015 14:41:28