"Gure Xaharrak" Txotxongilo antzerkia

"Gure Xaharrak" Txotxongilo antzerkia

From 30 October 2021 20:30 until 30 October 2021 21:30

2021ko Urriaren 30an, larunbatarekin, 20:30etan, Azkainen, Kiroletako saskibaloia gelan,
 "Gure Xaharrak" Txotxongilo antzerkia, Bonbon Beltz konpaniak emanik


GURE XAHARRAK IXTORIOA…
« Urxintx urdinak » izeneko zahar etxean, beste askotan bezala,  etekin ekonomikoa helburu duen lanaren antolaketak artatze harremanaren funtsezko gizatasunarekin talka egiten du.
Egun hauetan bereziki, giroa elektrikoa da. Alde batetik, kartsutasunez beterik, langileak egoitzaren 50 urteen ospatzeko besta handi bat prestatzen ari dira. Bestetik, gobernuak Zahar Etxeen Osasun Inspekzio Erraldoia abiatu du eta noiz nahi goitik behera kontrolaturik izan daitezke. Artatzaile taldearen baitan ezinegona eta sentikortasuna areagotzen dira eta Solange, taldeko arduraduna, lehertzeko zorian da.
Artatzaile pertsonai hauen bitartez, irudimenezko zahar etxe baten ixtorioa kontatuz, gure gizarte osoa hunkitzen duen galdera hau pausatzen dugu : gure xaharrekin zer egiten dugu ?



Txartelak salgai dira Euskal Herriko Turismo Bulegoetan.
13€ Helduak (15 urtetik goiti)
6€ Gazteak ( 6 / 14 urte)

.https://boutique.otpaysbasque.com/animations-spectacles/spectacle-ascain/piece-de-theatre-avec-marionnettes-ascain